Blanca de Navarra udalekuak hobeto ezagutzeko hitzorduak
Nafarroako Kutxa Fundazioaren udalekua "ondare historikoa eta emozionala" da eta haren historia ezagutzeko hitzaldi eta bisita antolatu du Arma Plaza Fundazioak.
Nafarroako Kutxa Fundazioaren udalekuen eraikina «ondare historiko eta emozionala» da 1935. urtetik. Eraikin horrek Blanca de Navarra udalekuak hartzen ditu urte horretatik, eta Victor Eusa arkitekto nafarraren lana da. Haren historia eta gaur egungo erabilera gehiago ezagutzeko aukera eskainiko dute Nafarroako Kutxa Fundazioaren eskutik.
Hilaren 17 eta 18an izango dira eraikina hobeto ezagutzeko hitzorduak. 17koa Arma Plaza Fundazioan izango da arratsaldez; 18koa, berriz, Blanca de Navarra udalekuen eraikinean goizez. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.
Hitzaldia zein bisita gaztelaniaz izango dira.