Jesus Carrera dokumentala bigarrenez proiektatuko dute Itsas Etxean
Hondarribiarra Madrilen fusilatu zutenetik laurogei urte beteko diren egunaren biharamunean proiektatuko dute dokumentala. Sarrerak doan eskura daitezke ohiko bideetatik.
Hilaren 16an 80. urte beteko dira Jesus Carrera Olaskoaga hondarribiarra Madrilen fusilatu zutenetik. Hondarribiarraren oroimena berreskuratzeko hilaren 17an Hondarribiko Gorria dokumentala proiektatuko dute. Itsas Etxea Auditoriumean izango da, arratsaldeko 18:30ean gaztelaniaz, 20:00etan euskaraz.
Sarrerak eskuragarri daude, doan, Kutxabanken webgunean.