Inauterietako kartela aurkezteko epea hilaren 19ra luzatu dute
Edonork har lezake parte, baina obra bakarra aurkeztu daiteke. Sari nagusia 600 eurokoa izango da eta 200 euroko akzesita ere banatuko dute.
Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazi duenez, 2025eko Irungo Inauterietako kartela aurkezteko epea luzatu dute hilaren 19ra –igandea da– arte.
600 euroko lehenengo sari bat egongo da; baita 200 euroko akzesit bat ere. Lanek 70 x 50 zentimetroko formatu bertikala izan beharko dute, eta neurri bereko panel baten gainean egon beharko dute.
Kartelean, derrigor, ‘Irungo Inauteriak 2025 Carnavales de Irun’ eta ‘Otsailak 27 febrero – Martxoak 4 marzo’ testua agertu behar da.
Lanak Amaia KZn aurkeztu ahalko dira 18:00etatik 21:00etara, asteartetik larunbatera. Igandeetan, berriz, 11:30etik 13:30era egongo da aukera hori. Aldiz, postaz bidali nahi izanez gero, kartelak Amaia KZn egon behar du hilaren 19a baino lehen.
Informazio gehiagorako, egin klik hemen.