Etxebizitza publikoen zozketa, otsailean
Udalak nabarmendu du ez direla etxebizitzak zozkatuko, itxarote zerrendaren ordena baizik.
Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez, bigarren eskualdaketako etxebizitza publikoen zozketa otsailaren 14an egingo dute, 13:00etan, udaletxeko areto nagusian.
Zozketa ekitaldi horretan bizikidetza unitate mota bakoitzerako zerrenda bat osatuko da, eta zerrenda horren arabera eskaini, eta, hala badagokio, esleituko ditu Hondarribiko Udalak dituen bigarren eskualdaketako etxebizitza horiek guztiak.
Gainera, jakinarazi dute zozketa notario aurrean egingo dutela, eskaeragileen erregistroko Bigarren Eskualdaketako Etxebizitza Esleitzeko Prozedurako
2. atalean xedatutakoaren arabera.
Alabaina, udalak nabarmendu du ez direla etxebizitzak zozkatuko, itxarote zerrendaren ordena baizik; beraz, zehaztu du ez direla zozkatuko PRESA Ien egiten ari diren etxebizitzak.