Egoiliarrek TAO txartela berritu dezakete
Txartelak berritzeko epea hilaren 31n bukatuko da eta Irungo Udalaren orrialdearen bidez egin ahal da.
Aste honetan hasi da TAO sistemaren erabiltzaileek egoiliar txartelak berritzeko kanpaina, eta hilaren 31n bukatuko da. Txartela berritu nahi dutenek 48 euroko urteko tasa ordaindu behar dute. Berritzen ez diren txartelek ez dute balioko eta otsailaren lehenengo astean jakingo du hori udalak.
Ordainketa helbideratuta dutenei, era automatikoan kobratuko zaie tasa, baldintzak betetzen badituzte. Aldiz, ordainketa helbideratuta ez dutenek, berriz, udalaren egoitza elektronikoak egin dezakete helbideratzea, Irun Txartela, BakQ edo beste ziurtagiri digital bat erabiliz. Horretarako epea hilaren 24a da.