Arropa apaintzeko gazteentzako tailerra egingo da
Bihar irekiko da izena emateko epea, hilaren 16ra arte. Martindozenean egingo da eta 16 eta 24 urtekoei begirakoa da.
Gazteartean zerbitzuak jakinarazi du bihar irekiko dela (hilak 9) arropa apaintzeko 16 eta 24 urte bitarteko gazteentzako tailerra eta hilaren 16ra arte egongo da zabalik. Tailerra, hilaren 18an egingo da, 11:30etatik 13:30etara, Martindozenea Gaztelekuan, eta doakoa izango da.
Helburua, arropari bigarren bizitza bat ematea da eta apaintzeko pirograbatu eta laser makina bat erabiliko dute. Denetariko telak ahalko dira erabili, kotoia izan ezik. Konekta zerbitzuak eskainiko du tailerra.
Izena emateko Martindozeneara gertura daiteke,656 794 372 zenbakira idatzita edo Instagram kontura idatziz ahalko da egin.