'Hain gertu eta hain urrun' erakusketa gaur inauguratuko dute
Emeki Emakume elkarteak eta Parean elkarteak antolatutako erakusketa da. Aurkezpena 18:30ean izango da, Emeki elkartean.
Emeki Emakume elkarteak eta Parean elkarteak Hain gertu eta hain urrun erakusketa inauguratuko dute gaur arratsaldean. 18:30etatik aurrera Iraitz Arabolazaren sortzaile oiartzuarrak ondutako piezen aurkezpena egingo dute Emeki Elkartean bertan. Erakusketak Hondarribiko Udalaren laguntza jaso du ere.