500 errege opil banatu ditu Irungo Atsegiñak adinekoen etxeetan
1922tik elkarteak egiten duen ekimen solidarioa da. Bestalde, bihar Errege Magoak zahar etxeetara gerturatzeko izapideak bete ditu elkarteak ere.
Tradizioarekin duen konpromisoa berretsi nahi izan du Irungo Atsegiña elkarteak eta 500 errege opil baino gehiago banatu ditu Irungo adinekoen egoitzetan. Ohitura hau 1922an hasi zuen elkartean eta San Markos egunean ere tradizio hau betetzen dute.
Ekimen honekin opilaz gozatzekoa aukera eskaintzeaz gain, “maitasuna eta laguntza” eskaintzea da helburua. Bide horretan, Errege Magoekin hitz egin dute elkartekoek eta bihar adinekoen egoitzetatik pasako dira “ilusioa eta magia” zabaltzera.