Udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuak (HAZ) ordutegia aldatu du
Irungo udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuak (HAZ) ordutegia aldatu du. Hemendik aurrera, 08.00etatik 18.00etara etenik gabe emango da zerbitzua, astelehenetik ostegunera. Ostiraletan, 08.00etatik 14.00etara; eta hileko lehen larunbatetan, berriz, 09.30etatik 13.00era.
Irungo udalak herritarrei informazioa eta arreta emateko zerbitzuaren (HAZ: Herritarren Arretarako Zerbitzuak) ordutegia aldatu du.
Atzo bertan (hilaren 2) jarri zen ordutegi berria martxan, honakoa da:
- Astelehentik ostegunera 08.00 – 18.00 (etenik gabe).
- Ostiraletan 08.00 – 14.00.
- Larunbat bakarra, hilean behin, lehena izango dena (jai eguna baldin bada, hurrengora pasako litzateke): 09.30 -13.00.
(Udako ordutegian, ekainaren 20- irailaren 8, astelehenetik ostiralera, 08.00etatik 14.00etara).
Ordutegi aldaketa honekin udalak zerbitzu hobea eskaintzeko asmoa du, ordu-kopurua areagotuz; baina baita kontziliazioarekin bat egitekoa ere, langile eta ikasleen ordutegietara moldatuz.