Postari eta erregeen desfilearen ordutegi eta ibilbideak
Asteburu honetan postaria eta erregeen desfilea iritsiko dira Hondarribira.
Larunbata eta igandean postaria eta erregeak Hondarribira iritsiko dira. Hauek dira ordutegi eta ibilbideak:
- Postaria- urtarrilaren 4, larunbata
18:00 – irteera Mendelutik (Betherram), Amutera. Han geratu, eta gero Kostatik Txiplauko biribilgunera, handik Alamedara, Santa Mariako ateaurrera abiatuko da, Kale Nagusia, San Nikolas eta Juan Labordatik, Jabier Ugarte kalera eta handik San Kristobaleko biribilgunera, San Pedro kalea, Zuloaga eta handik San Kristobalera helduko delarik.
- Erregeen desfilea – urtarrilaren 5, igandea
17:45 – Mendelu
18:15 – Amute
19:15 – 19.30ak aldera: Kai Zaharra – Erregeak itsasontziz iritsiko dira. Kai Zaharretik Hermandadera abiatuko dira.
Hermandadeko leihoetatik haurrak agurtuko dituzte, bi aldeetako kaleetara. Jarraian, kabalgataren ibilbidea honakoa izango da: Matxin Artzu, San Pedro kalea, Bernat Etxepare, San Kristobal biribilgunea, Hiru Bide, Harresilanda, Damarri eta Gernikako Arbola plazako Jaiotzara iristen da Desfile Adorazioa (Gurtzea) egiteko asmoz.
Gero, Santa Mariako ateaurretik Kale Nagusira igo, 20:45ak aldera, Arma Plazan, Erregeak iritsi eta handik San Gabriel egoitzara joango direlarik.
Oharra: Postarien edo erregeen eguenean parte hartu nahi duten 12 urtetik beherako haurrek gurasoen baimena ekarri beharko dute derrigorrez. Antortxa piztuak eraman ahal izateko, 14 urte izan beharko dira gutxienez. Postariaren irteera baino lehen antortxen erabilera eta desfilearen arauak azalduko dira. Arauak hausten dituenak desfiletik kanporatua izango da.