Irungo Udalak hiriko berdeguneak mantendu eta zaintzeko kontratua esleitu du
Irungo udalak hiriko berdeguneak, parkeak eta lorategiak mantendu eta zaintzeko zerbitzua kontratatu du, 2 urteko iraunaldiarekin. 2020ko lizitazioarekin alderatuta, mantendu beharreko metro karratuak nabarmen areagotu ditu, irundarrek gehien balioesten duten zerbitzuetako bat izanik. Azken urteetan bezala, ingurumen-irizpideei jarraiki ez da elementu kutsatzailerik erabiliko.
Irungo Udaleko Obra, Mantentze Lan eta Azpiegitura arloak hiriko berdeguneak, parkeak eta lorategiak mantendu eta zaintzeko zerbitzua kontratatu duela jakinarazi du. Hitzarmenak bi urteko iraupena izango du (beste urtebetez luzatzeko aukerarekin), eta guztira, aurrekontua urtean 2.027.960 eurokoa da (BEZ-a barne). Azkeneko kontratuarekin alderatuta, aurrekontuak 300.000 euroko igoera izan du. Era berean, mantendu beharreko azalera handitu egin da: 1.162.124,57 m2 guztira, 2020ko lizitazioan baino 72.073,75 m2 karratu gehiago, alegia. Erabaki hau hiritartasunaren iritziari lotuta dago, hiri berde eta atsegina izatea baita irundarrek gehien balioesten duten gauzetako bat. Jon Ugarte ordezkariak azpimarratu duenez, “hiri osoak arnasa egiten jarraitzeko gune berde eta osasungarriak nahi ditugu”.
Azken urteetan egin izan den moduan, ingurumen-irizpideak errespetatuz elementu ez kutsatzaileak erabiliko dira mantenuko lanetarako.
Hitzarmenak udalaren mintegiaren ustiaketa eta mantentzea ere barnebiltzen ditu. Horrela, sasoiko loreak dagokion garaian eskuragarri egongo direla bermatuko da, baldintza onenetan. Siutzen dauden landareak, sastrakak eta zuhaitzak egoera ahalik eta onenean mantentzeko beharrezkoak diren lan guztiak gauzatu beharko ditu enpresa lizitatzaileak, horiek behin betiko kokalekuan landatzen diren arte.
Kontratuaren betebeharren artean, enpresa lizitatzailea gizartetik baztertuta dauden edo geratzeko arriskuan dauden pertsonen laneratzea eta gizarteratzea sutatzera konprometitzen da, baita gutxienez langileen %30ak dibertsitate funtzionala izatera ere.