Tarifa bereziak lur azpiko Irungo hainbat aparkalekuetan
Multipass bonua martxan egongo da hilaren 7tik 26ra eta 1,99 euroren truke 12 orduz ahalko da aparkatu lur azpiko hiru aparkalekutan.
Irungo Kolon, Mendibil eta San Juan aparkalekuetan Multipass bonua aktibatuko du berriro Irungo Udalak hilaren 7tik 26ra. Helburua tokiko merkataritza sustatzea da eta horretarako Irunen aparkatzea arazoa ez izatea nahi dute. Era berean, ibilgailuek sortutako kutsadura murriztu nahi dute horrela.
Multipassarekin bost, hamar edo hogei pase eduki daitezke eta 1,99 euroren truke 12 orduz ahalko da aparkatuta utzi autoa. Bonu horiek erosteko Telpark aplikazioa instalatu behar da eta bertatik erosi.
Iazko irailean ere bonu hau eskuragarri egon zen eta 10.766 bonu eta 681 multipass saldu ziren. Udalak Telpark enpresarekin elkarlanean jarraitzeko asmoa adierazi du, tokiko merkataritza sustatzeko ekimenak antolatuz.