Jaizkibel hiribideko hobekuntza lanak, aurrera
Hilaren 7tik aurrera ekingo diote bigaren faseari, beraz, Koparen eta Saindua Gaztelekuaren arteko errepidea itxita egongo da.
Txingudiko Zerbitzuak hobekuntza lanak egiten ari da Jaizkibel hiribidean. Lehen fasea bukatuta, hilaren 7tik aurrera helduko diote bigarren faseari.
Lehenengo fasean Kattalin Erauso kaletik Kopara doan errepidea birgaitu zuten, eta aurki Koparen eta Saindua Gaztelekuaren arteko errepidea hobetuko dute.
Lanak iraun bitartean bi errailak itxita mantenduko dira, baina jakinarazi dutenez auzotarrek eta oinezkoek bertatik igarotzea baimenduta izango dute.