Irungo Podemosek hirian agertutako pintada faxistak gaitzetsi ditu
Eraso horiek gizartea aurrez aurre jarri eta bereiztea besterik ez dutela asmo salatu dute.
Eguberrietan hainbat pintada nazi eta faxista agertu dira Irungo bi gaztetxeetan, Kateako pilotalekuan eta Letxunborro hiribidean. Era berean, propaganda faxista ere ikusi ahal izan da Irungo hainbat auzoetan, eta Elkarrekin Irunek horiek arbuiatu eta gaitzetsi ditu. “Eraso hauek faxista eta arrazistatzat jo daitezke soilik”.
Irungo gizartea askotarikoa dela nabarmendu dute eta horrelako jarrera mespretxagarriek ez dutela lekurik salatu dute. Jendea aurrez aurre jartzea eta bereiztea asmo duten jarrerak direla deitoratu dute ere.