Irunbusek ordutegia aldatu du Zaisa-Ospitalea linean
Lehen orduetako ordutegia aldatu dute errazago ulertzeko eta lehen orduan bi autobus gehiago egongo dira martxan, Txingudi ikastetxeko ikasleei begira.
Irunbusek “berrikuntza esanguratsuak” iragarri ditu lau lineetan urte berria hastearekin batera. Batetik, atzotik aurrera ordutegia berria du Zaisatik Ospitalera doan L1 autobus lineak; bestetik, lau lineak lehen ordutik egongo dira martxan, orain arteko hiru beharrean.
Orain artean, ospitaletik 6:07an ateratzen zen lehenbiziko autobusa, eta atzotik aurrera 6:00etan irtengo da eta ordu laurdeneko maiztasuna izango du. Zaisatik, aldiz, 06:00etan eta 06:30ean irtengo dira aurreneko autobusak, baita eguneko azken sei irteerak ere, eta kasu honetan, 20 minutuero.
Bestalde, Zaisako irteerak 21:00etatik aurrera, puntu orduetan, eta hogeietan eta hogei gutxietan izango dira. Azken irteera, 22:40ean izango da. Aldiz, ospitaleko irteerak 20:50etik aurrera, eta hamarretan, erdietan eta hamar gutxietan izango dira. Azken irteera arte, 22:30ean izango dela.
Halaber, eskola ikasturtea berrekiten denean goizeko lehen orduetan bi autobus berri ibiliko dira Irungo errepideetan, eta guztira bost autobus egongo dira. Txingudi ikastetxera joan ahal izateari begira dago pentsatuta berrikuntza hau eta 07:25an indartuko dute linea.