Ibilgailu elektrikoak kargatzeko lehen puntua ezarri dute
Biteri kalean kokatu dute bi ibilgailurentzako karga puntua. Azken izapideen faltan, oraindik ez dago erabilgarri.
Hondarribian ibilgailu elektrikoak kargatzeko lehen puntua ezarri du udalak. Jostaldi pilotaleku ondoan dago kokatuta eta bi ibilgailu batera kargatzen jartzeko aukera eskainiko du.
Makina ezarrita dagoen arren, oraindik ez dago erabilgarri. Udaleko iturriek azaldu dutenez, administrazio izapideak burutzea falta da, eta hortaz gain, karga puntu berriak identifikatzeko margoketa lanak egin behar dira ere.
Garoa Lekuona Energia zinegotzia pozik agertu da proiektu honekin. Izan ere, iaz landu zuten gobernu planean jasota ez bazegoen ere, “Hondarribiak duen dimentsioa eta trafiko mugimenduarekin” ezinbestean eskaini beharreko zerbitzua dela iritzi du.