Errege Magoen desfilea aurkeztu du udalak
Desfilea hilaren 5ean izango da eta gutun bilketa hilaren 4an. Bi kasuetan mugikortasun urriko pertsonentzako egokituta egongo da.
Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak hilaren 5eko gauean igaroko dira Irungo etxeetatik eta horiek morroiak gutunak jasotzen egongo dira udaletxean hilaren 4an, 16:00etatik 20:00etara. Mugikortasun urriko pertsonentzako egokituko dute espazioa eta desfilea ikusteko ere hiru puntu egokituko dituzte: San Juan plazan, Kolon pasealekuan eta Jenaro Etxeandia inguruan.
Desfilean Errege Magoak egongo dira hiriko hainbat eragileekin batera eta hilaren 5ean izango da hau. Izaki magikoak tren eta autobus geltokira iritsiko dira 18:00etan eta desfilea Letxunborro hiribidetik hasiko dute, eta ohiko ibilbidea osatuko dute San Juan plazaraino.
Aurtengoan lau karroza egongo dira, eta tartean, musikariak, dantzariak, morroiak eta erregeak. Herriko eragileen artean honako hauek topa daitezke, hurrenez hurren: A&B shows; Irungo Atseginako erraldoiak; Irun Hiria Musika Banda; Meltxor Erregearen karroza; Gaspar Erregearen karroza; Zozongo Batukada eta Analia Bellydance dantza eskola; Baltasar Erregearen karroza; Trikuharri; 22 Academy; eta Ondaren Kultur Elkarteko Disneyko karroza. Eskolta lanetan 40 zuzi inguru egongo dira.