Bigarren lokala estreinatu du Larreaundi-Olaberria auzo elkarteak
Ikasturte berriari ekin diote eta dagoeneko izena eman daiteke tailer berrietan nahiz urterokoetan.
Larreaundi-Olaberriak bigarren lokal bat ireki du Virgen Milagrosa kalean, eta eutsi egingo dio ere Iñigo de Loiola kalean duenari. Auzo topaleku berri gisa definitu dute auzo elkarteko kideek eta jarduerak egiteko eta komunitatea josten jarraitzeko balioko du. “Ikasteko eta auzoan ondo bizitzeko”.
Hilabete honetan hasiko dira lehen jarduerak: gimnasia, pilates, tai txi eta indartze eskolak. Bestalde, Iñigo de Loiolako egoitzako euskara eta ingeles klaseak eta marrazketa klaseekin jarraituko dute.
Ikastaro bakoitzean izena emateko modua desberdina da eta irakasleekin jarri behar da harremanetan. Kontaktu guztiak azpiko kartelean topa daitezke eta ordutegien informazioa honako lotura honetan. Auzo Elkarteak jarduera ezberdinak sustatu nahi ditu, eta proposamenak auzo elkartearen helbide elektronikora bidal daitezke.