Ondo bukatu urtea, eta indarrez ekin 2025ari!
HITZAko langileen Eguberrietako oporraldia medio, webgune honen edukiak ez dira 2025eko urtarrilaren 2ra arte berrituko.
OARSO BIDASOKO HITZAko langileak Eguberrietako oporraldian izango dira 2025eko urtarrilaren 2ra arte. Beraz, webgune honen edukiak ez dira ordura arte berritzen hasiko. 2025eko lehen papereko astekaria 2025eko urtarrilaren 10an publikatuko dugu.
Aurten, Irungo eta Hondarribiko euskarazko albisteen webgunean (bidasoa.hitza.eus) 2.493 eduki publikatu dira albiste, elkarrizketa eta erreportajeen artean. Horiekin batera ehunka bideo eta argazki galeria zabaldu dira.
OARSO BIDASOKO HITZAren lantaldeak urte ederki buka dezazuela opa dizue, eta 2025ari indarrez ekin! Eguberri on!