Olentzero eta Mari Domingiren ibilbidea zehaztu dute
Astelehenean (hilak 23) 17:00etan emango diote hasiera ibilbideari Olentzero eta Mari Domingik. Trafikoan zenbait aldaketa egongo dira.
Irungo Udalak jakinarazi du hilaren 23an –astelehenean– izango dela Mari Domingiren eta Olentzeroren etorrera. “Hiriko kaleak magiaz eta poztasunez” beteko direla azpimarratu dute.
17:00etan emango diote hasiera ibilbideari, Donostia kaletik. Gero, Luis de Uranzu, Zubiaurre, geltokia, Kolon, Foruen kalean, kale Nagusia eta San Juan plaza zeharkatuko dituzte.
Ibilbide horretan hiru geldialdi egingo dituzte: lehena Koloneko topo geltokian, Kolon pasealekuan Aduana kalearen bidegurutzean; bigarrena Kolon pasealekua eta Gipuzkoa hiribideko bidegurutzean; eta, hirugarrena kasinoan, kale Nagusiaren eta Foruen kalearen arteko bidegurutzean. Olentzeroren bertsoak abestuko dituzte geldialdi horietan. Hirugarrenean IGA taldeak ere joko du.
Gainera, 18:30etik 20:30era Mari Domingik eta Olentzerok haurren gutunak jasoko dituzte San Juan plazan.
Trafikoan aldaketak
Zirkulazioan aldaketa batzuk eragingo ditu ekitaldiak. Udaltzaingoak zehaztu du trafiko aldaketa nagusiak 16:50etik 18:15era izango direla hiriko puntu hauetan:
- Desfileak kale mozketak eragingo ditu Hondarribia kalean, Kolon pasealekuan eta Gipuzkoa hiribidean.
- San Juaneko aldalekurako sarbidea: Osinbiribileko biribilgunetik sartu ahal izango da ordu tarte horretan.
- Renfeko geltokiko sarbidea: Anaka kaletik sartu ahal izango da soilik.
- Distantzia handiko autobusen Txanaleta kaleko sarbidea: itxita egongo da.
- Taxi zerbitzua:
- Jose Ramon Agirretxe geltokia:
- Gipuzkoa hiribidetik sartu beharko da ohiko geltokira joateko.
- Irteera Joaquin Gamon eta Pikoketa kaleetan barrena, Elizatxo hiribiderantz.
- Luis Mariano kalean norakoa aldatuko da, beraz ezingo da Gipuzkoa hiribiderantz zirkulatu.
- San Juaneko geltokia: irekita, baina Nafarroa hiribidetik sartu beharko da.
- Jose Ramon Agirretxe geltokia:
- Erdiguneko aparkalekuak:
- Koloneko aparkalekua:
- Gipuzkoa hiribidetik sartzeko, Elizatxoko biribilgunea erabili behar da. Jose Ramon Agirretxeko sarbidea itxita egongo da.
- Irteteko, Joaquin Gamon kaletik joan beharko dute ibilgailuek, kontrako norakoan, Aldapeta eta Artaleku kaleetan barena, Gipuzkoa hiribiderantz.
- San Juaneko aparkalekua:
- San Juanetik sarbideak: erabat moztuta sarrera zein irteera.
- Pudenxia Arbidetik sarbidea: sartzeko aukera eta irteteko arazorik ez
- Mendibileko aparkalekua: aldaketarik ez.
- Koloneko aparkalekua:
Irunbusen aldaketak
Irunbuseko lineetan ere eragina izango du desfileak, ordu berean.
- L1. ZAISA – OSPITALEA
- Ospitalerantz: 16:30etako irteeratik 18:15etara, gutxi gorabehera: autobusak Fermin Calbetoneko geltokiraino joango dira, Nafarroa hiribidetik jaitsiko dira eta GI-636 errepidetik desbideratuko dira Zubimuxuko biribilgunetik eta Letxunborro hiribidean barrena ospitaleraino iristeko.
- Zaisarantz: ohiko ibilbidea Aldabe mendira arte; handik, Letxunborro hiribidetik jarraituko du, eta GI-636 errepidean barrena joango da Fermin Calbetoneraino eta, Nafarroa hiribidea jaitsita, ohiko ibilbidea egingo du Behobiaraino.
- L2. SAN JUAN – KATEA
-
17:00etatik 18:30era: lineaburua (Fermin Calbeton kaleko geralekua) Elizatxo hiribideko 11. zenbakian egongo da, Olibondoen biribilgunean.
-
- L3. SAN JUAN – ARTIA
- Ohiko ibilbidea egingo du.
- L4. SAN JUAN – ANTZARAN – OLABERRIA
- 16:45etik 18:15era: Fermin Calbetoneko lineaburua Elizatxo hiribideko 10. eko eskola geltokian egingo da. Sindikalaren aurrean.
Erdialdean, Antzaranen eta San Migel auzoan ez da zerbitzurik egongo.