Mota guztietako jarduerak gaur Hondarribian, San Tomas dela eta
San Pedro kaleko barazki eta produktu azokarekin hasi dute hondarribiarrek aurtengo San Tomas eguna. Orain, Xoxote Banda eta Klink Elkarteko dantzarien txanda da.
Hondarribian ere San Tomas eguna ari dira ospatzen goizean goizetik. Udalak egitarau oparoa prestatu du gaurko egunerako, eta, besteak beste, barazki eta produktuen azoka, kalejira, herri kirolak, dantzaldiak eta haurrentzako jolasak izango dira herrian barna.
Orain, Xoxote Banda eta Klink elkarteko dantzarien txanda izango da, Santiago kalean.
HITZA Hondarribiko San Tomas egunean izan da, gaurko eguneko hainbat irudi bildu ditu.
- 18:30: Xoxote Banda eta Klink Elkarteko dantzariak. (Santiago kalean).
- 19:30: Gorka eta Izarra erromeria taldea. (Santiago kalean).
- 22:00: Dantzaldia eta erromeria. (Arrantzale auzoan).