Trafiko aldaketak, santomasetarako
Jende pilaketak egotekotan, Urdanibia plazako zirkulazioan aldaketak iragarri ditu Udaltzaingoak.
Bihar ospatuko da San Tomas eguna Irungo Urdanibia plazan eta festa honek eragina izango du trafikoan. Udaltzaingoak aurreratu du ez duela uste beharrezkoa izango denik zirkulazioa etetea, baina, jendetza pilatuz gero Urdanibia plazaren bueltan eta zirkulazioa ez bada segurua, murrizketa batzuk egingo dituztela iragarri dute:
- Korrokoitz karrikan, bertakoak bakarrik sartu ahalko dira, eta, horretarako, hesi bat jarriko da sarreran, Uranzu karrikako bidegurutzean.
- Santa Elena karrikatik Urdanibia plazarantz doazen ibilgailuak Larreaundirantz bideratzeko hesiak jarriko dituzte.
- Santa Elena karrika osorik itxiko da, eta, horretarako, seinaleak jarriko dira Dolores Salis kaleko bidegurutzean, Ermita karrikaren irteeran, Ermita karrikaren eta Uztapide Bertsolaria kalearen arteko bidegurutzean eta haurtzaindegiko biribilgunean.
- Uranzu eta Korrokoitz karriken arteko bidegurutzeko zirkulazioa etengo dute, eta, horretarako, ibilgailuak Urdanibia plazara ezin sartzeko seinaleak jarriko dituzte.
- Furgonetak Prudencia Arbide karrikatik aurrera ezingo dira sartu Urdanibia plazan, eta azokako parte hartzaileen ibilgailuek Eguzkitza kaletik desbideratu beharko dute, beti bezala, eta ez dute izango Larreunditik Eguzkitzaldea karrikara sartzerik. Etenaldiak 08:00etan hasiko dira.
Irunbus
Irunbuseko zerbitzuaren harira, 09:00etatik, L4: San Juan-Antzaran-Olaberria-k ezin du igarotzea bermatu ezta San Jose Langilea eta Urdanibiako geltokiak ere, jende pilaketaren eta eman daitezkeen trafiko mozketak direla-eta.
Egitaraua
- 09:30-20:00: San Tomas azoka. Urdanibia plaza.
- 09:30: Lehiaketa erakusketa. Postuak irekiko dira.
- 10:00: Txosnen irekiera.
- 10:30: Ezti-dastaketa Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak antolatua.
- 11:00: Haurrentzat kandela-tailerra eta jokoak.
- 11:00: Txorimaloak Soinu Taldearen emanaldia.
- 11:30: Adaxka Dantza Taldearen emanaldia.
- 12:00: Eraiki Dantza Taldearen emanaldia.
- 12.30: Barazkien, animalien eta eztiaren lehiaketen sari banaketa.
- 13:00: Elatzeta abesbatzaren emanaldia.
- 18:30: Irungo Musika Kontserbatorio eta Eskolaren emanaldia.
- 19:00: Auntxa Trikitixa Taldearen emanaldia.
- 19:30: Ibarla Meaka Dantza Taldearen emanaldia.
- 20:00: Kemen Dantza Taldearen emanaldia.
- 21:00: Burrunba Elektrotxaranga.
- 23:00: Goxua N’ Salsa taldearen kontzertua.