Udal egutegia asteazken honetan banatuko dute
Hurrengo urteko egutegiaren aurkezpena egin dute gaur. Hilaren 18an egingo dute banaketa HAZ bulegoan, 08:30ean hasita.
Gaur aurkeztu dute 2025eko udal egutegia, Cristina Laborda alkateak eta parte hartu duten argazkilariak. Aurtengo lehiaketara 250 argazki aurkeztu dituzte eta gaia Irun eta bere koloreak izan da. Irungo Argazki Elkarteak laguntzen du lehiaketarekin eta horregatik eskerrak eman dizkie alkateak. Parte hartu dutenei ere eskertu egin die.
Urtez urteko argazki berriek “harritu” egiten diela azaldu du Labordak. “Irun kolorez betetako hiri bat da, bizi-bizia: egunsentien su kolorea, ondare natural bikainaren berdea, Bidasoa ibaiaren distira, jaien eta Irungo gereziondoen gorria”.
Udal egutegien banaketa asteazken honetan egingo da HAZ bulegoetan, 08:30ean hasita, eta alkateak hasiko du banaketa. Hurrengo urteko egutegiko hilabete bakoitzeko egileak honako hauek dira:
- Azala: Ibai Narbarte Vega.
- Urtarrila: Maria de las Nieves Cabrita Duarte.
- Otsaila: Jose Javier Bercianos Arregi.
- Martxoa: Juncal Abad Amiano.
- Apirila: Custodio Martin Dominguez.
- Maiatza: Laura Prado.
Ekaina: Gerardo Garcia Gonzalez. - Uztaila: Yolanda Dominguez Garcia.
- Abuztua: Josune Espie Sanchez.
- Iraila: Junkal Susperregi Gamboa.
- Urria: Mikel Dieguez Gutierrez.
- Azaroa: Ricardo Narganes Martinez.
- Abendua: Josua Garcia Moreno.