San Tomas eguna ospatzera irtengo dira hondarribiarrak
Barazki eta produktuen azoka, kalejira, herri kirolak, dantzaldiak, haurrentzako jolasak eta beste hainbat jarduera antolatu dituzte larunbaterako.
Larunbat honetan, hilaren 21ean, Hondarribian ere San Tomas eguna ospatuko dute. Egun haren baitan egitarau oparoa prestatu du udalak. Barazki eta produktuen azoka, kalejira, herri kirolak, dantzaldiak, haurrentzako jolasak eta beste hainbat jarduera izango dira egun osoan zehar.
- 09:00: Barazki eta produktu azoka. (San Pedro kalean)
- 12:00: Kalejira Hondarribiko Musika eta Dantza eskolako dantzari, trikitilari eta txistulariekin (Portuan zehar)
- 13:00: Herri Kirolak: Arkaitz Etxebeste eta Aratz Mugerza aizkolariak, Beñat Telleria eta Udane Ostolaza harrijasotzaileak. (Santiago kalean)
- 16:00: Haurrentzat egurrezko jolasak. (Arrantzale auzoan)
- 18:30: Xoxote Banda eta Klink Elkarteko dantzariak. (Santiago kalean)
- 19:30: Gorka eta Izarra erromeria taldea. (Santiago kalean)
- 22:00: Dantzaldia eta erromeria. (Arrantzale auzoan)