Gardentasuna oinarri, herritarren beharrak eta jasangarritasuna helburu
Udal Gobernuak 2025 urterako landu dituen aurrekontuen berri eman du gaur goizean, eta bihar arratsaldean, Hondarribiko Udalaren Youtubeko kanaletik aurkeztuko ditu alkateak. Osteguneko osoko bilkuran onartzea espero dute.
Prentsaurreko baten bidez ostegun honetan (hilak 19) osoko bilkurara eramango dituzten 2025ko Aurrekontuak gauzatzeko prozeduraren eta xehetasunen berri eman du Igor Enparan alkateak, udal gobernu taldeaz lagunduta.
Aurten landuriko aurrekontuak datorren urterako erreferentzialak izateaz gain, gaur egungo beharretatik etorkizunerako jasangarritasunera “salto” bat egiteko balioko dutela adierazi du Enparanek; izan ere, aurten Nazio Batuen Erakundeak markatutako Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) lerrokatu dituzte aurrekontuak.
Egun indarrean dagoen 2030 Agendak 18 helburu jasotzen ditu. Iaz egin zuten helburu horiek Hondarribiko errealitatera lurreratzeko lehen abiapuntua, eta aurten horri guztiari forma ematea lortu dute.
Aldi berean, aurtengo prozedura ezberdina izan da. Gobernu taldeak ez ezik, udala osatzen duten alderdi politiko guztiek parte hartu dute 2025eko Aurrekontuen osaeran, baita udal teknikariek ere, herritar gehienen beharretara egokitutako erreminta osatzeko helburuarekin.
Guztira 120 emendakin txertatu dituzte 2025ko Aurrekontu proposamenera: Abotsanitz taldeari onartutako emendakin guztien kopuru totala 545.000 eurokoa izan da, EAJri onartutakoa 1.732.850 eurokoa, PSE-EEri onartutakoa 3.601.250 eurokoa eta EH Bilduri onartutakoa 1.098.292 eurokoa. Onartutako proposamen zehatzen zehaztapenak osteguneko osoko bilkuran emango dituzte.
Gardentasuna
Udal Gobernu Taldearen helburua hasiera-hasieratik izan da gardentasunez jokatzea, eta hori sustatze aldera, biharko, herritarrekin hartu emana izateko ekintza bat prestatu dute. Arratsaldeko 19:00etan Hondarribiko Udalaren Youtube kanaletik 2025 aurrekontuaren xehetasunak azalduko dizkie alkateak eta herritarrek galderak egiteko aukera izango dute.
2025eko Aurrekontua
Aurrekontuak udalak jasotzen dituen herritarren ekarpenak eta baliabideak banatzeko tresna dira, eta zentzu horretan, herritarren beharrak betetzeko eta auzoen garapena bultzatzeko helburua dute.
Gaurkoan, diru sarreren jatorria eta gastuen erabilera nola bideratuko duten aurreikuspenen berri eman du alkateak.
Datorren urterako proposamenak iazkoarekin alderatuta %18ko igoera jasotzen du. Hau da, aurrekontuak onartuko balira 4.464.068 euro gehiago izango lituzke udalak datorren urteko konpromisoei aurre egiteko, eta guztira 34.262.533,79 euro.
Alkateak azaldu duenez, igoera estuki dago lotuta diru sarreren atalean baliabideak lortzeko egin duten saiakerarekin. Baliabiderik nagusiena Udal Finantzaketarako Foru Funtsa izango da: 15.000.000 euro baino gehiago jasoko ditu udalak bide horretatik. Hortaz gain, entitate finantzarioen interesak, zerga eta tasen eguneraketak eta hirigintza aprobetxamenduengatik lortutako ekarpen aurreikuspenak ere izan dituzte kontuan.
Sarrerak:
- Udal Finantzaketarako Foru Funtsa: 15.011.334 euro.
- Hiri Ondasunen Gaineko Zerga: 5.459.000 euro.
- Hirigintza aprobetxamenduak: 4.503.223 euro.
- Ibilgailuen aparkamendua: 1.300.000 euro.
- Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Gaineko Zerga: 1.250.000 euro.
- Kirol instalazioen erabilera: 1.220.265 euro.
- Hiri-Lurren Balio Gehikuntzaren Gaineko Zerga: 1.000.000 euro.
Gastuak:
Gastuetan igoera nabarmena aurreikusten da, batik bat, langileria gastuen eta ondasun arrunten eta zerbitzuen eraginez.
Langileria gastuek aurrekontu osoaren %28an eragiten du eta datorren urterako pertsonal alorrean %10eko igoera aurreikusi dute. Horrek, udal eraikinak irekitzeaz eta parte hartzea dinamizatzeaz gain, lanpostuen egonkortzeari jarraipena emateko, 2025an zehar bi edo hiru oposaketa deitzea ahalbidetuko luke.
Ondasun arruntei eta zerbitzuei dagokienez zerbitzu kontratazioak eta udal funtzionamenduarentzat ezinbestekoak diren erosketak jaso dituzte eta beraz, %7ko igoera aurreikusi dute. Adibide gisa udal lorezainei egingo zaien KPIaren urteetako igoera ezarri du alkateak.
- Kiroldegiaren kudeaketa: 1.486.601 euro.
- Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua: 750.000 euro.
- Lorezaintza: 600.000 euro.
- Autobus Zerbitzu Urbanoa: 486.150 euro.
- Arma Plaza Fundazioa: 350.000 euro.
- Bide Publikoen Kontserbazioa: 300.000 euro.
- Prebentzio Komunitario Plana: 315.200 euro.
- Informatikako Zerbitzuak: 275.000 euro.
- Babesgabetasun Arriskuan Esku-Hartzea: 263.425 euro.
- Liburutegi Zerbitzua: 263.175 euro.
- Hondartzako Sorospen Kontratua: 230.000 euro.
- Herritarren Parte-Hartzea: 205.600 euro.
- Gaztelekua: 106.219 euro.
- Open Gela: 90.000 euro.
- Hainbat beharrentzako Erosketak
Transferentziak eta diru laguntzak
Udalak elkartegintzari eta mankomunatuak diren zenbait zerbitzuri egiten dizkieten transferentziak eta diru laguntzak jasotzen ditu atal honek. –2024an Diru Laguntzen Plan Estrategikoa onartu zuten eta bertan laguntza horien zehaztapenak ikus daitezke–.
Datorren ekitaldian 4,6 milioi euro behar izatea aurreikusi dute. Batez ere, Gizarte Zerbitzuen bidez familia eta herritarrei laguntzeko, Bidasoa Bizirik Garapen Agentziarentzako eta Txingudiko Zerbitzuakentzako.
- Bide Garbiketak: 1.386.019 euro.
- Elkartegintzara Dirulaguntzak: 569.500 euro.
- Bidasoa Bizirik: 546.500 euro.
- Gizarte Larrialdietako Laguntzak: 275.000 euro.
- Hondarribiko Musika Eskola: 207.000 euro.
- Kiroletako Dirulaguntzak: 160.000 euro.
- Gizarte Ekimenetarako Dirulaguntzak: 150.000 euro.
- Hondarribia Arraun Elkartea: 150.000 euro.
- AuzoSare Programa: 170.000 euro.
- Alderdi Politikoak: 170.000 euro.
- Harrera Zerbitzua: 100.000 euro.
- Sariak emateko: 48.850 euro.
Inbertsio nagusiak
Inbertsioak dira 2025 Aurrekontuen berrikuntza nabarmenena. Zentzu horretan, %73ko igoera jasotzen du proposamenak, guztira 5,9euro. Urte hasieratik herriak behar dituen garapen eremuak hobetzera bideratzeko apustua egin dute. “Oso garrantzitsua iruditzen zaigu inbertsioen gaian urte hasieratik aurrekontuan ahalik eta diru partidarik handiena izatea urte hasieratik bertatik inbertsio horiei aurre egiteko” azaldu du alkateak.
Arrantzale auzoa berriritartzeko adibidea ezarri du segidan. Kasu honetan, bi milioi eurotik gorako diru partida aurreikusi dute lan horietarako, eta 2025eko lehenengo hiruhilekoan lanak martxan izatea da udal gobernuaren asmoa. Aldi berean, Gizarte Zerbitzuen bulego berrirako 700.00eurotik gorako proposamena landu dute, eta kasu horretan ere, 2025eko lehenengo hiruhilekoan kontratazioa eginda eta lanak martxan izatea espero dute.
HAPOri dagokionez “urte giltzarria” izatea espero du gobernu taldeak, “urte hasieratik gainera”. Horregatik, 175.000 euroko diru partida onartzeko proposamena egin dute.
- Arrantzale Auzoa Berriritartzea: 2.280.000 euro.
- Lur Ondarea: 834.000 euro.
- Gizarte Zerbitzuen bulego berria: 719.000 euro.
- Kiroldegiko hobekuntzak: 286.000 euro.
- HAPOaren Garapena: 175.000 euro.
- Informazio Prozesurako Ekipoak: 120.000 euro.
- Termiten Mapa: 100.000 euro.
- Mugikortasuna hobetzeko: 47.000 euro.
- Pasaia Kaleko lanak hasteko: 36.000 euro.