Gabonetako Krosa herri proben artean finkatu da
Inoizko parte hartzaile kopuru handiena izan du edizio honek, eguraldia lagun izan ez arren. Emakumeen parte hartzearen igoera nabarmendu du BATek.
Asteburu honetan egin da Gabonetako Krosa eta parte hartzaile gehien izan dituen edizioa izan da, “errekorrak” hautsiz. Antolatzaileek nabarmendu dute herri proben artean finkatu den lasterketa dela jada Eguberrietako hau.
Lasterketa hau “kirol eta jai espektakulua” izan zen, eta oraingoan 782 korrikalari elkartu ziren 5 kilometroko proba egitera; haurrak 250 izan ziren, baina izena emanda 468 zeuden. Parte hartzaileen %40 emakumeak izan ziren eta hori nabarmendu nahi izan du BATek. “Etengabekoa da herri probetan emakumeen parte hartzearen igoera” azaldu dute.
Euria izan da edizio honetako erronka nagusia, bai antolatzaileentzat bai korrikalarientzat ere. Eskerrak eman dituzte parte hartzaileek izandako pazientziagatik eta barkamenak eman ere “zerbait uste bezala atera ez bada”. Konpromisoa hartu dute hurrengo edizioak hobetzen jarraitzekoa.
Emakumeok Mugimenduan programatik 25 aritu ziren lasterka. Osotara 54 dira talde honen parte. Aldiz, Zubia Kirola hasi berri den proiektuko 11 lagunek hartu zuten parte; gainera, kuadrilla mistoen arteko sailkapenean bigarren izan ziren. “Ilusio handia kolektiboarentzat” zehaztu dute.
Sailkapenak
Gizonen sailkapena:
- Alexander Oiarbide (14:57).
- Aitor Etxeberria (15:06).
- Beñat Bengoetxea (15:09).
Emakumeen sailkapena:
- Betty Urruti (17:04).
- Sara Villasante (17:42).
- Izaro Aranburu (18:08).
Gizonen kuadrilla:
- 1. postua: RJ taldea, Joseba Larzabal; Aritz Leonet; Asier Fernandez eta Xabier Sesma.
- 2. postua: Les Basco-Landais.
- 3. postua: Zurekin.
Emakumeen kuadrilla:
- 1. postua: RJ Girls, Sara Villasante; Izaro Aranburu; Irati Lorza eta Carmen Martin.
- 2. postua: Irunning.
- 3. postua: OAT Orioko Atletismo Taldea.
Kuadrilla mistoak:
- 1. postua: Orkonpon, Josu Goenaga; Imanol Toledo; Beñat Ostra eta Ane Garcia.
- 2. postua: Zubia zentroa.
- 3. postua: Urkiraptors.
Bikendi Aizpiolea memoriala. Haurren sailkapena:
- 1. postuak: Adur Errazkin (18:59 minutu) eta Ana Zubizarreta (24:06).