Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Migratzailearen Egunaren bueltan, hiru jarduera

'(Nora)bidean' estreinatuko da Irunen, baita 'Auzotarren Memoria' ere. Halaber, giza liburutegia egingo dute hilaren 18an, Irunera migratu dutenei hitza emateko. Integrazioaz arituko dira, aurreiritzi arrazistak gainditzeko xedez.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2024/12/12

Pertsona Migratzailearen Nazioarteko Eguna da hilaren 18a (asteazkena) eta Irungo Udalak, migrazio prozesuan eta bizikidetza eta ongizate komunaren eraikuntzaren inguruan hausnartzeko helburuz, hiru jarduera prestatu ditu.

Horiek aurkezteko Sandra Caballero Gizarte Ongizateko ordezkariak agerraldia egin du gaur eta egun hau ospatzeko garrantzia nabarmendu du, “migrazio fluxuak” nola dabiltzan ikusita, “bereziki Irunen, mugako herria delako eta beti izan dituelako mota ezberdinetako migrazioak”. Migrazio horiek hirira “egokitzen” joan dira Caballeroren esanetan eta kulturarteko hiria dela egungoa adierazi du. “Lerro horretan jarraitu nahi dugu lanean, kohesio sozial handiagoa egoteko, gizarte irekiagoa eta kulturartekoagoa eraikitzeko”.

Bide horretan, gaur, Imanol Pradales lehendakaria eta Fernando Clavijo Kanariar Uharteetako presidentea elkartu dira migrazio politiketan koordinatu ahal izateko. Irungo Udala hitz egingo dutenaren berri izateko esperoan dagoela aurreratu du Caballerok. “Beti defendatuko ditugu pertsonen giza eskubideak eta migrazio duina denentzat. Hori da guk defendatuko dugun lerroa”.

Egitaraua

Guztira hiru jarduera dira udalak proposatzen dituenak. Batetik, hilaren 14an (larunbata) Xavier Bosch zine zuzendariaren (Nora)bidean dokumentala proiektatuko dute Amaia KZko hitzaldi aretoan. Bertaratzeko izena eman behar da Nazioarteko Elkartasunera deituta: 609 56 78 67

Nazioarteko Elkartasunak bultzatutako lana da eta Federico Cesana bertako teknikoaren arabera, giza eskubideen urraketen pertzepzio faltsua dago eta munduaren hego hemisferioan urratzen direla soilik uste izaten da. Baina, errealitatea oso ezberdina dela esan du: “Isiltzen saiatzen diren arren, giza eskubideen urraketak gertatzen dira Europa demokratikoaren bihotzean. Duela pare bat aste, nire herrialdea den Italiak migratzaileak Albaniara deportatzeko plan bat jarri zuen martxan, baina, azkenean, Italiako Gorte Konstituzionalan atzera bota zuen”.

Munduan zehar gertatzen diren giza eskubideen urraketek denei eragiten diela gogoratu du Cesanak. (Nora)bidean lanarekin horri buruz hausnartzera bultzatu nahi dituzte ikusleak, eta horretarako, Irungo mugan bizitakoak izango du hizpide obra honek.

Xavier Bosch da (Nora)bidean lanaren zuzendaria eta haren arabera erakutsi nahi dutena da “Irungo egunerokotasunaren atzean zer dagoen”. Irungo kaleetan zehar igarotzen dira migratzaileak eta “gure egunerokotasunaren atzean haien eskubideen urraketak ezkutatzen dira, esate baterako, migratzeko eskubidea”. Izan ere, Irun eta Hendaia arteko polizia kontrolek bide arriskutsuak hartzera bultatzen dituzte eta dokumentalean egiten den galdera da ea pertsonak nora eramaten ari diren Europa barruko mugak.

Migratzailearen Egunean, hilaren 18an, giza liburutegia egingo dute CBA liburutegian. Dinamika honen helburua kulturartekotasun harremanak eta elkarrizketak sortzeko espazioak edo gune bat edukitzea, bizitza istorioak, ezagutzak eta interesak partekatzeko. Saioa, 18:00etan hasiko da eta sarrera librea da.

Irunera migratu duten pertsonen integrazio prozesuan bizipenetara gerturatuko dira, jakiteko prozesu honetan zer nolako esperientzia izan zuten, nolakoa izaten ari den haien bizitza hemen, eta bide batez, beraien jatorriko herrialdetako ezaugarriak partekatuko dituzte.

Ekintza hau “positibotzat” jo du Itsasne Galardi teknikariak, mugan dauden pentsamendu eta jarrera arrazistei buelta ematen laguntzeko. Horretarako, Irunen errotuta dauden atzerritarrei hitza emango diete, garai ezberdinetan etorritako atzerritarrei, eta hamar hamabost minututan beraien prozesuaz arituko dira. Irunen errotu direnean izan dituzten bizipenak, galderak eta hausnarketak partekatuko dituzte.

Azkenik, hilaren 19an, Landetxa-Katea auzo elkartearentzat Gari Garialdek egindako Auzotarren Memoriala dokumentala proiektatuko dute. Lan honetan, Kateak bizitako aldaketak kontatu dituzte, testigantzen, argazkien eta objektuen bitartez. Zehazki, 1930etik 1955era bitarteko aldaketa da jaso dutena. Amaia KZko hitzaldi aretoan izango da emanaldia, 18:00etan. Sarrera libra izango da, tokia bete arte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.