Zurbaran kalean, trafiko mozketak
Belartzako aparkalekuko obrengatik itxiko dute kalea, bihartik hilaren 20ra.
Belartzako aparkalekuen obrak medio, Zurbaran kalea itxita egongo da ibilgailuentzat bihar hasi eta hilaren 20ra arte. Saneamendu kolektore bat jarri behar dute kalearen zati batean.
Bizilagunak garajeetan sartzeko ezingo dute Berroetaran pintoretik egin, itxita egongo baita. Alternatiba gisa Berroeta pintorea kalea igo beharko dute, gero Cesar Figerido kaletik jaitsi, eta ondoren, Zurbaran kaletik sartu beharko dute, egungo noranzkoaren kontra.
Egungo aparkalekuan aparkatzen duten bizilagunak Berroeta pintore kaleko bidetik irten beharko dute, Zurbaran kalekoa baliogabetu egingo baitute. Bien bitartean, Berroeta pintorea igo beharko dute, Cesar Figeridotik jaitsi eta bertatik edozein noranzkoa hartu.