Meaka konpainia sortu dute
Alarde parekidearen hamalaugarren konpainia izango da, 2025eko desfilean. Hilaren 13an agerraldia egingo du konpainiak.
Alarde publikoa hazi eta hazi ari da eta horren erakusle da hamalaugarren konpainia izango duela desfileak 2025ean: Meaka konpainia. Iaz, berriz, San Migel konpainia sortu zen.
Xehetasun gehiago emateko agerraldia egingo dute hilaren 13an Meakako Auzo Elkartean, 18:00etan. Babesa “garrantzitsua” izango dela aurreratu dute. Instagram sare sozialean kontua ireki dute.