Familia Ta Lagun programa, Urdanibia Berrin
Egutegi musikal bat sortuko dute gerturatzen diren haur eta gurasoek. Hirugarren saio hau, hilaren 11n egingo da.
Gaztearteanek iragarri du Familia Ta Lagun programaren hirugarren saioa prestatu dutela, hilaren 14rako. Urdanibia Berriko haurtxokoan elkartuko dira 4 eta 11 urte bitarteko haurrak eta haien tutore eta gurasoak, aisialdiaz gozatzeko.
Bertan, aisialdirako jolas ezberdinekin egingo dute topo, hala nola, urezko kirolak, yoga, famili arteko sukaldaritza edota bizikletan paseoak. Kasu honetan, Eguberrien atarian, egutegi musikal bat prestatu ahal izango dute gerturatzen direnek, eta erronka ezberdinak gainditu beharko dituzte familian.
Saio, goizean izango da, 10:30etatik 12:30etara eta doakoa da. Parte hartzeko hilaren 11a baino lehen izena eman beharra dago eta plazak mugatuak dira.