Julia Iruretagoiena Berdintasun Bekaren proiektua aurkeztuko dute
Ana Galdos ikerlariak 'Espazio femeninoak Berpizkundearen amaieran. Emakume irundarraren bizitza, lana eta memoria' ikerketa aurkeztuko du hilaren 9an, Emakumeen Etxean.
Ana Galdos Monfortek irabazi zuen Julia Iruretagoiena Berdintasun Beka eta hilaren 9an aurkeztuko du Emakumeen Etxean, 19:30ean. Espazio femeninoak Berpizkundearen amaieran. Emakume irundarren bizitza, lana eta memoria izena du ikerketak.
XV. eta XVI. mendeetako emakume irundarrek nola definitu eta nola berriro definitu zituzten haien espazio eta rolak eraldatzen ari den mundu batean, Erdi Aroaren amaiera eta Modernitatearen hasiera izan da ikerketa esparrua. EHUko ikerlaria da.
Galdosek 360 dokumentu sakonki aztertu ditu eta “estereotipoak gezurtatzen eta emakumeak pasibo edo menderatu gisa aurkezten dituen narratiba” desmuntatzen saiatu da, emakume horien errealitatea den bezala ikusarazteko xedez. Ikerlariaren arabera, beren garaiko emakumeak ziren, historian interaktuatu, lan egin eta beren marka utzi zutenak dira, horrela beren rol aktiboa berretsi zuten.
Besteak beste, Magdalena de Urdanibia, Petronila de Zuloaga, Maria Esteban, Graciana de Gainza, Catalina de Irigoien, eta Inesa de Alzate irundarren bizitzen istorioak hartu ditu, eta lau kapitulu osatu ditu. “Familia, dena hasten den espazioa; Etxea, nortasunaren eta sustraien espazioa; Lana ekoizpen eta sostengu espazioak; eta Espazio sinboliko eta espirituala”.
Azterlan honek, XV. eta XVI. mendeetako emakumeen bizi esperientzian panoramika bat erakutsi du eta Irungo historia osatu eta sakontzea izan du helburu. Emakumeen Etxeko aurkezpenaren ondoren, jatorrizko lana eta formatu digitaleko artxibo bat udalaren orrialdeko Artxibo Zerbitzura igoko dute. Kontsultatzeko aukera egongo da.
Bigarren deialdia
Hilaren 9ko aurkezpenean, 2024- 2025 Julia Iruretagoyena bekaren bigarren deialdia aurkeztuko da. Gipuzkoako Buletin Ofizialean argitaratuko dute, eta epea hilabete batez irekiko da kandidatura berriak jasotzeko.
Irungo Udalak bi urtean behin aterako duen beka honen helburua da Irungo emakumeek historian zehar esparru ugaritan (lana, gizartea, ekonomia, politika, kultura) egin duten ekarpena nabarmentzea da. Beka horrek 18.000 euroko zuzkidura du bi urtean.
Julia Iruretagoiena emakume irundarraren izena du Bekak. 1886an jaio zen, eta, besteak beste, emakumeen hezkuntza-eskubidearen alde lan egin zuen bizitza guztian. Haren aita Leoon Iruretagoiena Irungo alkate errepublikanoa izan zen, eta ama, berriz, Maria Selles, jatorriz hendaiarra.