Denboraldiko banderak bedeinkatuko ditu larunbatean arraun elkarteak
Sagarrondoko eta Jasokundeko Andre Maria Elizan izango da bedeinkapen elizkizuna, 12:30ean hasita. Aurtengo amabitxi Juana Gonzalez Menadas izango da, Iñigo Sagarzazu arraunlariaren ama.
Larunbat honetan (hilak 7) Hondarribia Arraun Elkarteak azken denboraldian irabazitako banderak bedeinkatzeko ekitaldia egingo dute.
Urtero bezala eguerdiko 12:15ak aldera arraun elkarteko instalazioetatik irtengo dira arraunlariak, zuzendaritzako kideak eta baia Arrantzaleen Kofradiako ordezkariak ere. Haien aurretik Abiyuan Fanfarrea izango da, desfileari musika ezarriz. Udaletxe aurretik igarotzerakoan udalkideek bat egingo dute ere.
Sagarrondoko eta Jasokundeko Andre Maria Elizan izango da bedeinkapen elizkizuna, 12:30ean hasita. Aurtengo amabitxi Juana Gonzalez Menadas izango da, Iñigo Sagarzazu arraunlariaren ama.
Mezaren ondoren segizioa Hermandadera joango da et bertan elkarteak banderak Arrantzaleen Kofradiari eskainiko dizkio. Ondoren, senidetze bazkari batekin bukatuko dute eguna. Bazkaria Sutan jatetxean izango da.
Hauek dira 2024 denboraldian eskuratutako banderak:
-
Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XXIII Liga. (Kadete maila).
-
Gipuzkoako Trainerila Txapelketa (Gizonak)
-
Lekeitioko XIII Ikurriña (Emakumeak)
-
Gipuzkoako Traineru Txapelketa (Gizonak)
-
Orioko XXXIV Bandera (Euskolabel Liga)