Hogeita sei zuzenketa egin ditu Elkarrekin Irunek
Segurtasuna, mugikortasuna, auzoak eta hiriaren garapena izan dira ardatzak. Zuzenketen %38 elkarteek zuzenean egindakoak dira.
Elkarrekin Irun udal taldeak hogei eta sei zuzenketa aurkeztu dizkio udal aurrekontuei. Zuzenketa horiek lau ardatzetan banatu dituzte: segurtasuna, mugikortasuna, auzoak eta hiriaren garapena. Zuzenketa hauek lantzerakoak hiriko elkarte eta bizilagunekin elkartu dira eta egindako proposamenen %38 elkarteek zuzenean egindakoak dira.
Segurtasunaren barruan sei zuzenketa egin dituzte eta proposamen nabarmenena aurrekontua hiru urtez gordetzea izan da. Era horretan, hamar udaltzain kontratatzea nahi dute eta Segurtasun eta Bizikidetzarako Ituna betetzea. “Ez gaude batzorde honen norabidearekin ados eta ez genuen Itun hau sinatu zer egin behar dugun entzuteko; ekintzetarako momentua da, eta berandu gabiltza”. Segurtasun eta Bizikidetzarako batzordearen deszentralizazioa galdegin dute, auzoek sortu behar dute segurtasuna eta horretan kolaboratu. Bestalde, Udaltzaingoaren barruan indarkeria matxistaren unitatea sortzeko ikerketa bat egitea ere eskatu du koalizio moreak.
Mugikortasuna hiriko arazo handi gisa tratatu dute eta hiriko parkingen kudeaketa publikoaren errentagarritasuna jakiteko eskaria egin dute. Bestetik, beste bi azterlan egitea nahi dute: hego ingurabidearekin jarraitzeko azterlana; eta GI-636 (saihesbidea) berritzeko azterlana.
Hirugarren atalean auzoei eta parte hartzeari begira jarri dira eta adierazi dute udal gobernuari herritarrek jarri dioten nota “suspentsoa” dela eta “oso nota txarrarekin”. Bide horretan, auzo elkarteentzako aurrekontua handitzea eskatu dute, hiriaren motor nagusia direla iritzita. Halaber, auzo planak garatzeko diru kopuru bat bideratzea elkarte hauei nahi dute. “Ezinbestekoa da auzoek diseinatu ahal izatea nolako auzoa nahi duten” adierazi du David Nuño bozeramaileak.
Parte hartzeari buruzko ordenantza bat idazteko aurrekontua galdegin dute. Bide horretan, Irunen egin nahi den proiektuek gizartearen babes zabalena izatea nahi dute. “Herritarren sentsazioa da udal gobernuak ondorioak ateratzen dituela eta gero azterlanak egiten dituela ondorio horiek babesteko” azaldu du Nuñok.
Parte hartzea ez dela udal gobernuaren nahiak asetzea salatu du Elkarrekin Irunek, eta pertsona guztientzako soluzio bat bilatzean datzala uste dute. Zuzenketen atal honekin bukatzeko, Solas Jolaseko plazak handitzea eskatu dute; baita aurrekontu parte hartzailetarako aurrekontua handitzea, kiroldegiei dagokienez”. Kiroldegietan erabilera libreko komun bat instalatzea izan da azken eskaria.
Auzoetan inbertitzea hauek hobetzeko, eta ez proiektu handietan da Elkarrekin Irunek defendatu duen lan lerroa. Horregatik, IAM pablioirako aurrekontua txikitzea eskatu dute eta 200.000 eurokoa izatea. “IAM garrantzitsua da, baina ez premiazkoa. Auzotarrek ukitu ditzaketen hobekuntzak behar dituzte, hala nola, kirol instalazio irisgarriak edo espazio seguruak”. IAMri kendutako 800.000 euroak adierazi berri duten proposamenetara bideratzea nahi dute.
Azkenik, Ñuñoren arabera, “Valentziako GOIDIren ondoren, eskuin muturrak klase politikoaren eta buruzagiaren baliogabetasunari buruzko mezuak nola bidali dituen ikusi dugu”, eta hori, bere ustez, “arriskutsua da”. “Elkarrekin Irunek uste du arrazoia kentzeko modu bakarra aurrekontua aprobetxatzea dela, gure hirian bizi diren pertsonen baldintza materialak hobetzeko”, esan du, eta ohartarazpen batekin amaitu du: “Hori egiteko gai ez bagara, arrazoia emango diogu ultraeskuinari, auzotarren kezkak ez diren beste edozer lehenestean, horretarako eman baitziguten botoa 2023ko udal-hauteskundeetan. Irun defendatzen dugu, Iruni bai esaten diogu, Irun bai esaten dugu “.