Eguberri iraunkorragotarako proposamenak, Ekoetxean
Hiru jarduera proposatu ditu Ekoetxeak, Eguberrietako "espiritu iraunkorra" sustatzeko xedearekin.
Plaiaundiko Ekoetxeak ekarpena egin nahi du Eguberriak iraunkorragoak izan daitezen. Horretarako, pasa den hilaren 3tik urtarrilaren 5era bitartean Eguberrietako programazio berezia eskainiko dute, eta helburua Eguberrietako “espiritu iraunkorra” sustatzea izango da; jaietan ohitura iraunkorragoak sustatzeko tresnak eta ezagutzan eskainiz.
Hiru esperientzia dira guztira. Batetik, Trukegunearen itzulera dago eta bertan behar ez diren objektuek etxe berri bat aurkitzeko txokoa eskainiko da. Ekonomia zirkularra bultzatzeaz gain, hondakinak murrizten laguntzen du eta historia eta esanahia duten oparien ideia sustatzen dute, produktu berriak hautatu beharrean. Parte hartzeko ez da aurretik izena eman behar eta trukatu daitezkeen objektuei buruzko informazio gehiago orrialde honetan topa daiteke.
Ondo pasatzeko esperientziak ere antolatu ditu Ekoetxeak. Batetik, TerminUS klima aldaketaren ihes kutxa sortu dute eta formatu ludiko eta desafiatzaile bidez, publikoak hainbat erronka gainditu beharko ditu TerminUS zer den jakiteko. Esperientzia hau urtarrilaren 2tik 5era egongo da eskuragarri, 10:00etatik 13:00etara.
Txingudiko ginkana: enigma ezagutu esperientzia ere prestatu dute. Autogidatutako esperientzia da eta parte hartzaileak haien erritmoan ingurumenean barneratzeko eta ikasteko aukera izango dute. Horrela, jakin mina eta aurkikuntza sustatuko dituzte. Doakoa da parte hartzea eta hilaren 26tik urtarrilaren 5era ahalko da parte hartu, 10:00etatik 13:00etara.