Erbestera joan ziren 1.600 haur irundarren datu basea osatu dute
Aldundiak ondu du datu basea, Intxorta 1937 elkartearekin batera. Irundarren datuak biltzeko NIcolas Gerendiain elkarteak kolaboratu du.
Aurreko mendeko gatazka politikoen eta guden ondorioz haur askok erbesteratu behar izan zuten Gipuzkoatik. Haur horien datu basea osatu dute orain Gipuzkoako Foru Aldundiak, Intxorta 1937 elkartearekin, eta Irungo Nicolas Gerendiain elkarteak ere ikerketan parte hartu du.
Haur horien informazioa bildu eta datu base bat osatu dute. Tartean, Irungo 1.600 haurren datuak jaso dituzte, hala nola, jaiotze data, erbesteratu zuten lekuaren izena, gurasoen izenak eta bestelako datak. Datu base hau Nicolas Gerendiain elkartearen orrialdean topa daiteke.