Hondarribiko Arrantzaleen bizitokia gertutik ezagutzeko hitzorduak
Aritz Diezek eta Josu Narbartek gidatuko dituzte saioak. Hilaren 13an eta 14an izango dira.
Hondarribiko Arrantzaleen bizitokia gertutik ezagutzeko hitzaldia eta bisita antolatu ditu Arma Plaza Fundazioak. Aritz Diezek, Arkitektoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Eskolako irakaslea, eta Josu Narbartek, Artearen Historian Graduatua eta Arkeologian Doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean, gidatuko dute euskarazko saioa.
Adituek azaldutako guztia herrian kokatzeko hilaren 14an bi bisita gidatu egingo dituzte. Lehena euskaraz izango da. Goizeko 11:00etan izango da hitzordua Maddalen Karrikako eskaileren goikaldean. Bigarren bisita gaztelaniaz izango da 12:30ean.
Bisita gidatuan parte hartzeko erreserba egitea derrigorrezkoa da. Arma Plaza Fundazioan bertan edo hurrengo telefono zenbakietara deituta (943 64 36 77 edo 943 64 46 23) egin daiteke. Informazio gehiago webgunean.