Txirrindularitza eta Gerra Hotza, eleberri batean
Juanjo Moral idazleak 'Vencer en tierra de espias' eleberria aurkeztuko du ostegun honetan (hilak 5).
Juanjo Moral idazle zumarragarrak Vencer en tierra de espias eleberria aurkeztuko CBA udal liburutegian hilaren 5ean, 18:30ean. Moralek bere aita, Juan Jose Moral Arnaizi omenaldia egin nahi izan dio. Juan Jose Moralek 1975ean irabazitako txirrindulari lasterketa garrantzitsu bat da abiapuntua, eta Gerra Hotzeko espia trama bat da ardatza.
Duela hilabete hasi zen aurkezpenekin eta Irun baino leku hoberik ez dagoela uste du; Irunek txirrindularitzarekin lotura handia duelako, baina baita espioitzarekin ere “mugako hiria” delako. Aurkezle lanetan Iñaki Lopetegi Arruabarrena egongo da.
Sinopsia
Max Werner, borroka-pilotua eta Stasiko goi funtzionario baten semea, Alemaniako Errepublika Demokratikoko base militar sobietar batean ezkutatutako armamentu nuklearrari buruzko informazio sekretuarekin harrapatu zuten, Estatuaren etsai eta iheslari bihurtuz.
1975. Espainiako txirrindularitza selekzioa Ekialdeko Berlinera joan zen lehen aldiz Bakearen Lasterketan parte hartzera, Altzairuzko Oihalaren beste aldean dagoen kirol ekitaldirik garrantzitsuenean. Ramon Ibarburu hautatzailea Erresuma Batuko Zerbitzu Sekretuak errekrutatu zuen, Max Werner espainiar taldearen itzultzaile gisa infiltratua ezkutatzeko eta Mendebaldera ihes egiten laguntzeko.
Mugaren gertutasuna aprobetxatuz, Ekialdeko Europatik ateratzea da helburua, Mendebaldeko Berlingo dendarik hurbilenean Campagnolo materiala erosteko aitzakiarekin, ezinezkoa baita herrialde sozialistetan egitea.
Orduan erlojuaren aurkako borroka hasten da, etapak eta ustekabeak RDA, Txekoslovakia eta Poloniako errepideetan zehar gertatzen diren bitartean. Ottmar Klein Stasiko agentea, gazte handinahia, Maxen atzetik doa, harrapatzeko eta bere ibilbidea katapultatzeko asmoz. Chapmanek, “Arrano” agenteak, Ekialdeko Alemaniako espioi-zelula britainiar baten buru denak, ahal duen guztia egingo du Max eta Ramon babesteko segurtasun-agentzia komunista beldurgarrien jazarpenetik, Super Record Operazioa aurrera eramaten saiatuz.
Gerra Hotza eta txirrindularitza puru-puruan. Emozioa eta intriga. Orain arte inor ez zen saiatu konbinazio hori nobela batean egiten.