Mattin Bereau eta Iker Enparan bigarren sailkatu dira Gipuzkoako Txapelketan
Mutrikuko Danok Bat elkarteko pilotariek irabazi zuten finala. Lehia estua izan zen eta hondarribiarrek lan bikaina egin zuten arren ez zen nahikoa izan.
Asteburuan Gipuzkoako Txapelketako finala jokatu zuten Mattin Bereau Sagarzazuk eta Iker Enparan Goikoetxeak Mutrikun. Danok bat taldeko Izei Garcia Lekube eta Ekhi Lete Sanchez izan zituzten aurkari eta lehia estu baten ondoren mutrikuarrek irabazi zuten txapela, 19-30. Hondarribiarrek lan bikaina egin zuten arren ez zen nahikoa izan garaipena eskuratzeko.