Jurgi Diazek seigarren bukatu du XXIX. San Andres Txapelketan
Marlaxka Klubeko hamaika xakelarik parte hartu zuten lehiaketan. Sailkapen orokorrean kluba hirugarren sailkatu zen.
Iragan igandean Azkoitiako XXIX. San Andres 2024 Txapelketan parte hartu dute Marlaxka Xake Klubeko jokalariek. Lehiaketa Anaitasuna Kakute Klubak antolatu zuen.
Zehazki, klubeko hamaika xakelarik parte hartu zuten lehiaketan: Patxi Morenok, Patxi Lopezek, Jurgi Diazek, Jon Diazek, Nora Lerak, Gontzal Lerak, Beñat Sagarzazuk, Kimetz Lekuonak, Oihan Perezek, Unax Bengoetxeak eta Goio Uriartek parte hartu dute.
Sailkapen nagusiari dagokionez Jurgi Diazek seigarren postuan bukatu zuen eta kluben sailkapenean Marlaxkak hirugarren egin zuen, Gros XT eta Villabonaren atzetik.
Gainontzekoek ere lan txukuna egin zuten:
Patxi Morenok 20. egin zuen, Goio Uriartek 56., Jon Diazek 92., Beñat Sagarzazuk 101., Jokin Lerak 103., Nora Lerak 109., Patxi Lopezek 124. , Oihan Perezek 142., Kimetz Lekuonak 145. eta Unax Bengoetxeak 150.