Lodifobiaz eta presio estetikoaz solasean arituko dira
Magda Piñeyro, Stop Lodifobiaren sortzaileetako batek eskainiko du hitzaldia bihar (hilak 4). Parean elkarteak antolatu du.
Lodifobia eta presio estetikoaz solastatzeko Magda Piñeyro, Stop Lodifobia (Stop Gordofobia) mugimenduaren sortzaileetako bat gerturatuko da Irunera. Parean elkarteak gonbidatu dio eta Larragane ostatuan elkartuko dira bihar (hilak 4), 18:00etan. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.