Gazteak On erronkarako izen ematea 2025era luzatu da
Lehiaketak "interes handia" piztu duelako luzatu dute izena emateko epea. Bidasoko gazteei bideratutako lehiaketa da.
Gazteak elikadura agroekologiko eta jasangarriari buruz hausnartzera bultzatzeko, bideo lehiaketa antolatu dute Maia Permakultura kooperatibak, Bidasoa-Txingudi kontsumo taldeka, Labore Txingudik eta Hendaiakoopek. Gaur jakinarazi dute 2025eko urtarrilaren 31ra arte luzatu dutela izen ematea.
Erabaki hau “interes handia” piztu duelako hartu dute. Halaber, ikastetxeek eta gazte taldeek bidalitako eskaerei erantzun ahal izateko luzatu dute epea. Horrela, proiektuak prestatzeko denbora gehiago izango dute. Xehetasun guztiak albiste honetan ikus daitezke, eta kontsultarik egin nahi izatekotan mezu bat bidali behar da.