Eguberrietako gabon kanten jaialdian izena eman daiteke
Hilaren 20an itxiko dute izen emate epea. Gutxienez hogei laguneko talde edo abesbatzak aurkeztu daitezke jaialdira eta taldekideak 16 urtetik gorakoak izan behar dute.
Hondarribiko Udalak Olentzeroren eta Gabon kanten jaialdia antolatzen du urtero eta aurtengo edizioan parte hartzeko izen ematea zabaldu berri dute. Izapideak hilaren 20ra arte egin ahal izango dira, Udal Erregistro Elektronikoan eskaera orria aurkeztuz, eguerdiko 13:00ak arte. Informazio gehiago BAZen aurki daiteke.
Gutxienez hogei laguneko talde edo abesbatzak aurkeztu daitezke jaialdira eta taldekideak 16 urtetik gorakoak izan behar dute. Talde bakoitzak bi gabon kanta abestu beharko ditu. Olentzeroa derrigorrez abestu beharko dute guztiek, eta bigarren abestia hautazkoa izango da.