Altxa Burua Irun taldea sortu nahi dute
Talde sortu bidean, 'Helduak, teknologia eta seme-alabak' hitzaldia eskainiko dute bihar (hilak 4). Arbesko ikastetxean izango da, 18:30ean.
Irungo hainbat eskoletako gurasoak batu dira Altxa Burua Irun taldea sortzeko helburuz. Euskal Herriko beste hainbat udalerritan sortutako daude jada taldeak eta haur eta gazteek mugikorraz egiten duten erabilera dute hizpide. Bide horretan, atzo bertan, Euskal Herriko Altxa Burua taldeak Hezkuntza Sailari eskatu dio dekretu bidez debeka dezan sakelakoen erabilera ikastetxeetan, eskolak mugikorrik gabeko arnasgune izateko. 20.000 sinadura eman dituzte.
Talde sortu bitartean ez dira geldirik egongo Irungo gurasoak eta Helduak, teknologia eta seme-alabak hitzaldia antolatu dute teknologiaren erabilera egokia bultzatzeko asmoz. Gurasoei bideratutako hitzaldi irekia da eta Alaikiro guraso elkarteak antolatu du. Arbesko Toki Alai ikastetxean izango da saioa bihar (hilak 4), 18:30ean.
Hitzaldi honetan haur eta gazteei Interneterako sarrera duten gailuak eman ala ez aztertuko dute. Ikastetxeak telefono mugikorrik gabeko arnasgune bihurtzeko planteamendua ere egingo dute, eta seme-alabak erabilera egokian trebatzea izango dute xede. Mikel Cerezok izango da hizlaria.