Lauzpabost taldearen emanaldian aldaketak, indarkeria matxistagatik
Kideetako bat kanporatu dute, indarkeria matxistagatik hainbat emakumek salaketa publikoa egin ondoren. Hilaren 30ean izango da emanaldia, Pio XII plazan.
Euskal aurkezle eta umorista baten erasoak salatu dituzte zenbait emakumek X plataforman.”Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere”, zehaztu dute eta Lauzpabost taldeko kidea ere izan da. Izan ere, salaketa hauen aurrean, Lauzpabost taldeak jakinarazi du taldetik baztertu dutela erasotzailea, eta beraz, hilaren 30ean Irungo Pio XII plazan egingo den emanaldian ez da egongo.