Hirugarrenez piztu da Olinpiaden sugarra
Taldeen aurkezpena eta Euskara proba egin zuten larunbatean. Hondarribiko Portua auzoa kolorez bete zuten gazteek.
Euskara, jai giroa eta askotariko koloreak nagusi izan ziren Hondarribiko Olinpiadetako lehen jardunaldian. 27 taldek parte hartuko dute Hondarribiko Olinpiadetako hirugarren edizio honetan eta hain zuzen horiek izan ziren sugar olinpikoa piztu zutenak. Ondoren, talde argazkiak atera eta hasiera eman zioten Euskara probari.
Lau proba burutu zituzten, launakako taldeetan banaturik: Maria Madalena plazako proban euskal hitz bat esan eta taldeek haren esanahia asmatu behar izan zuten. Itxaropena eta Gran sol tabernen arteko plazatxoan bertso bana idatzi behar izan zuten. Branka tabernaren alboan, berriz, galderak eginez hitz ezkutua asmatzera jolastu zuten, eta Azeri elkartean irudi bat erakutsi eta haren izena zein zen asmatu behar izan zuten.
Hona hemen eguneko zenbait argazki: