Gurean tinko eguna antolatu dute Sortu eta Ernaik
Andoni Olariagak hitzaldia eskainiko du, eta ondoren bazkaria egingo da. Hilaren 6an elkartuko dira, Hazian.
Gurean tinko eguna antolatu dute Irungo Sortuk eta Ernaik eta hilaren 6an elkartzeko dei egin dute. Egun osoa iraungo du programazioak eta bazkaria ere antolatu dute. Tiket horiek Hazian, Aranaztarra eta Depor ostatuetan eskura daitezke, hilaren 2a baino lehen.
Egunaren hasieran Andoni Olariagak Taupada autoritarioa hitzaldia eskainiko du. Iratzar Fundazioko kidea da Olariaga eta hitza hartzeaz gain, ondoren hausnartzeko tartea ere eskainiko du. Saio hau 11:30ean hasiko da.
Jarraian, bazkaria egingo dute Hazian, 14:00etan, eta menu beganoa nahi duenak hala eskatu beharko du 652 095 629 telefonora Whatsapp mezu bat bidalita. Ilunabarra gerturatzen hasten denerako DJ Infernu arduratuko da festaz, 19:00etatik aurrera.