Elkarretaratzea deitu du Emekik, Pasaiako erailketa dela-eta
Larunbatean 53 urteko gizon batek haren bikotekide ohia erail zuen Pasai Antxon. Martxoak 8 plazan izango da elkarretaratzea, 18:00etan.
Indarkeria matxistarekin amaitzeko aldarrikapena eramango dute emakumeek beste behin kalera. Larunbatean 53 urteko gizon batek haren bikotekide ohia erail zuen Pasai Antxon, suzko arma bidez. Ondoren, Villabonako Udaltzaingoaren egoitzan entregatu zuen bere burua. Ertzaintzako iturrien arabera, 2020an salaketa jarri zuen emakumeak eta handik bi urtera kasua artxibatu egin zuten.
Hori dela eta, Emeki elkarteak gaur arratsalderako (abenduak 2) elkarretaratzea deitu du “indarkeria matxistaren aurka gaudela irmoki gaitzesteko”. Elkarretaratzea Martxoak 8 plazan izango da arratsaldeko 18:00etan.

