Merkal Calzadosen greban dauden langileak ordezkatu izana ebatzi du lan ikuskaritzak
Hiru hilabete daramate greba mugagabean zapata dendako langileek eta haien greba eskubidea "urratu" egin dela salatu du ELAk.
Hiru hilabete daramatzate greba mugagabean Merkal Calzadoseko 50 langilek eta gaur ELA sindikatuak adierazi du enpresak grebalariak ordezkatu dituela egun horietan zehar. Lan ikuskaritzak ebatzi ondoren egin dute salaketa eta greba eskubidearen urraketa egin izana leporatu diote enpresari.
Horrez gain, enpresak komiteko ordezkariari ordu sindikalen erabilpena ukatu ziola beste langile baten baja ordezkatzeko arrazoiarekin ere ebatzi du epaitegiak. Hala, epaitegiak ELAri arrazoia eman eta “agerian” geratu da enpresaren jarrera “antisindikala”. Sindikatuak enpresari eskatu dio langileen aldarriak kontutan hartzera eta haien eskubideak errespetatzea. “Langileek garbi dute borrokan jarraituko dutela” bukatu dute.