Eneritz Artetxe irabazle Hondarribian
Irailaren 28an Hondarribian jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena. Artetxek final-laurdenetan aritzeko txartela eskuratu zuen.
Iragan larunbatean (irailak 28) Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena jokatu zen Hondarribiko Itsas Etxean. Eneritz Artetxek irabazi zuen saioa 482,5 punturekin. Hala, Artetxek final-laurdenetara sailkatzeko zuzeneko txartela eskuratu zuen.
Aretoa bete-beteta zegoela adierazi zuen Bertsozale elkarteak, bertsolariak “adi” entzuteko prest. Sei bertsolari aritu ziren: Ane Beloki, Aratz Igarzabal, Eneritz Artetxe, Maddi Aiestaran, Oier Aizpurua eta Unai Gaztelumendi. Lan puntuagarriak amaituta honela geratu zen sailkapena:
Eneritz Artetxe Eizagirre ————————– 482,5
Aratz Igartzabal Bidegain ———————– 478
Unai Gaztelumendi Arandia ———————464,5
Oier Aizpurua Olaizola ——————————445
Maddi Aiestaran Iparragirre —————— 444,5
Ane Beloki Lopez ———————————- 419,5
Igandean, berriz, Andoainen jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako seigarren saioa. Final-zortzirenen azken saioa larunbat honetan izango da Azpeitian.