Eguberrietako argiak urriaren 3an hasiko dira jartzen
Kableak, lineak eta elikatze koadroak jartzen arituko dira, urriaren 3tik aurrera.
Eguberrietako argiak instalatzeko lanekin etzi, urriak 3, hasiko direla jakinarazi du Irungo Udalak. Kableak, lineak, eta elikatze koadroak jartzen arituko dira eta lan hauek gauez egingo dituzte, 22:30etatik 07:00etara.
Lanen iraupena astebetekoa izatea, gehienez, da udalaren asmoa. Bestalde, argituko diren kaleetako atarietan eskutitz edo abisu bat jarriko dutela aurreratu du ere udalak.